Kargatzen...
Itxi

Bularreko minbizia

Sandra Barkaiztegi: "Nire bularreko orbainen atzean bizitza dago. Titi bakarrarekin ere bizi daiteke"

Bularreko minbiziaren orbainak erakutsiz egutegia osatu dute Lasarteko "Izan inurri" elkartearen babesean, titi bakarrarekin ere bizi daitekeela aldarrikatzeko, ez dela ezer gertatzen. Egutegi indartsu eta aldarrikatzailea egin dute, argazki ederrekin.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Sandra Barkaiztegik bularreko minbizia izan du. Duela bi hilabete jaso du sendagiria eta indarra atera du "Izan Inurri" elkartearen babesean egutegian bilutsik agertzeko eta titi bakarrarekin arazorik gabe bizi daitekeela aldarrikatzeko. Sistema errekonstrukziora bideratuta dago eta inertzia horiek aldatu nahi dituzte.

Julene Ilarramendiri ama hil zitzaion minbiziaren eraginez eta laguntzeko asmoz Lasarten Izan Inurri elkartea sortu zuen.

Audioak (1)