Biologia eta Lurzoruak
Lur Epelde: "Lurzoru zentimetro bat eratzeko mila urte behar dira, beraz, kaltetzen dugunean betirako da"
Ainhoa Urretabizkaia | EITb Media
Biologoa da Lur Epelde eta Neiker BRTA-ko Lurzoruen Mikrobio Ekologia taldeko ikerlaria. Gainera, orain, lurzoruen ikerketako mundu mailako zientzilari entzutetsuenen TOP % 1 zerrendan sartu du ExpertScape plataformak.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Bere lana zertan datzan azaltzeko askotan lurzoruaren "medikua" dela esaten du Lur Epeldek, modu batean gure inguruko lursailen osasuna aztertu eta "sendatzea" delako bere lana. Modu horretan kutsatutako lursail ugari dagoela aitortu digu, batez ere zigilatze eta industria guneek eraginda. Horrela, lurzoru kutsatuetan terapia jasangarriak aplikatzen dituzte, eta, adibidez, landare jakin batzuen bitartez lurzoru horren osasuna hobetzea lortzen dute.
Ura eta aireak badute euren babeserako legedi propioa, baina lurzoruaren kasuan saiakera egin zen arren, zaila dela dio, besteak beste, ordenamenduan nekazaritzako oso egokiak diren lurzoruak errespetatzea eskatzen du. Izan ere, lurzoru osasuntsu batek jaten dugunaren % 95 ematen digu (itsasotik ateratzen duguna kenduta).