Kargatzen...
Itxi

Trenen maketa erakusketa

Trenak eta geltokiak, eskala txikian

Karmele Uribesalgo | EITb Media

Trenen maketa erakusketa dago ikusgai Bilboko Yimby Street aretoan. Agrunorte elkarteak antolatu du hango eta hemengo trenen eta geltokien bilduma.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

34 metro koadro trenen eta geltokien maketaz bete dituzte Agrunorte elkarteko kideek. Urtero Gabon garaian egin ohi duten moduan, erakusketa bat antolatu dute, eta Bilboko Yimby Street aretoan jarri dute ikusgai.

Erakusketa solidarioa da; bildutako dirua Aspanovas Bizkaiko minbizidun haurren gurasoen elkarteari emango diote.

Javier Castroviejo Agrunorte elkarteko kideak erakutsi digu bilduma.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)