Kargatzen...
Itxi

Mendi Ingeniaritza

Igor Pasaban: "80ko hamarkadatik Gomeran atzerriko zuhaitz espezieak moztu eta bertakoak babesten ari dira"

Gabon garaiaz baliatuta, Euskal Herrira itzuli da Igor Pasaban mendi ingeniaria, eta guk bere hango jardunaz aritzeko aprobetxatu dugu. Kanariar Uharteetako basogintza sektoreaz eta hango lurzoruaren ezaugarri bereziez hitz egin dugu.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Lanak eraman zuen Igor Pasaban Gomerara, mendi eta baso ingenieritza baitzuen, eta gaur egun bertan bizi da. Egun, Kanariar Uharteetan dagoen "cabildo" deritzon gobernu organorentzat lan egiten du; Gomerako lursailen erabileraz arduratzen da bere saila, eta uda garaian egon daitezkeen suteen kudeaketa eta prebentzioa ere beraien gain dago, adibidez. Bertako ekosistemaz galdetuta "Laurisilva" basoa gailentzen dela azaldu digu eta honek dituen ezaugarri bereziez aritu gara.

Audioak (1)