Itxi

HEZKUNTZA

Irati Tobar: "Aurrez aurrekoari eutsi behar zaio baina neurriak zorrotzagoak izan behar dira"

Maite Alustiza | EITb Media

Gabonetako oporren ondoren, eskolara itzultzear dira Hego Euskal Herriko haurrak. LAB sindikatuko ordezkariak salatu du aztarnaririk gabe geratu direla, eta horrek zaildu egin duela, besteak beste, positiboen jarraipena egitea.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Haurrak eskolara itzultzeko egun gutxiren faltan, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarekin ez dutela harremanik izan azaldu du Irati Tobar LAB sindikatuko ordezkariak Euskadi Irratiko 'Faktoria' saioan. Tobarren hitzetan, Hezkuntza Sailak dio Osasun Sailarena dela ardura, baina, aldi berean, hezkuntzako langileak dira egoera kudeatzen ari direnak.

Tobarrek salatu du baheketen protokoloa ez dela martxan jarri, eta hainbat neurri beharrezko ikusten ditu: listu bidezko probak egitea, aztarnariak egotea eta kontrola "are zorrotzagoa" izatea.

Aurrez aurreko eskolekin jarraitzearen alde egin du LABeko ordezkariak, eta opor osteko itzulera atzeratzeko aukeraz, halaxe mintzatu da: "Horrela baloratzen badute datu epidemiologikoek hori esaten dutelako eta Osasun Sailak baloratu duelako, salbuespen egoera batean gaudela egingo genuke, baina ez dugu entzuten enpresak edo lana gelditzen ari direnik".

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)