Gune berezia
"Hau ez da coworking gune bat"
GORKA OTAEGI
Gauez, lokal horretako argi koloredunek jendearen arreta erakartzen dute. Asko dira erakusleihoko kristalera hurbiltzen direnak, barruan zer dagoen ikusteko asmoz. "Etxean lan egiteaz nazkatuta? Zure bulegoa hemen", diote kartel batzuek, baina "ez da ohiko coworking gunea". Barrura sartu gara
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Ordu txikitan, lokaleko atea itxita egon arren, ohikoa da barruan Iban Goiatxe Pikabea diseinatzaile bisuala lanean aritzea. "Kamiseta hauek nik diseinatutakoak dira, flamenkologo baten laguntzaz egiten ditut. Begira, honetan Camaronen aurpegia ikus liteke; beste hau La Niña de los Peines da, ez da izan gaurdaino bera bezalako beste flamenko kantaririk".
Ondoko mahaian egiten zuen lan Danele Sarriugarte Mochales idazle, itzultzaile eta kazetariak. "Erakusleiho ondoan esertzen nintzen, kalea ikusiz. Tarteka, jendea begira geratzen zitzaidan, batez ere igandeetan".
Hendrik Fritsch eguna argitzearekin batera sartzen da bere lokalera. "Kike alemaniarra da, baina bihotz euskaldunekoa, goizean goiz etortzen da euskara ikastera". Iazko martxoan jarri zuen martxan Donostiako bere bulego partekatua, sotoan sorpresak ezkutatzen dituena. Entzun erreportajea.