Itxi

Gasteizko alkatea

Urtaran: "Ingurumen legeak udaletan sortu duen eztabaidaren atzean interes politikoko antzerkia dago"

Izaro Insausti | EITb Media

Ingurumen Administrazio Legeak ez ditu udalen eskumenak urratzen Gorka Urtaran Gasteizko alkate eta EUDELeko presidentearen arabera. Nafarroan legea indarrean dela argudiatuta, Urtaranen ustez, Euskadin erabiltzen den kasuetan udalek proiektua arrazoitzea exijitu beharko dio Eusko Jaurlaritzari.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Gorka Urtaran Gasteizko alkate eta EUDELeko presidenteak bat egin du Euskadi Irratiko 'Faktoria'n Legebiltzarrean onartu den Ingurumen Administrazio Legearekin. Urtaranen arabera "udalen parte hartze eskubidea" bermatzen da, eta egin diren kritika askoren atzean interes politikoa dago. Lege hau Eusko Jaurlaritzak baliatuz gero, udalek kokapena arrazoitzea eta interes publikokoa proiektua dela justifikatzea exijitu beharko diote. Nafarroan bezala gainerako erkidegoetan ere gisa honetako formulak badirela argitu du Gasteizko alkateak, eta beraz, zenbait alkatek agertutako kritikaren atzean interes politikoa dagoelakoan da.

Gasteizko autobus elektriko adimenduna "ahalik eta bizkorren" martxan jartzeko asmoa agertu du Euskadi Irratian. Aste honetan bertan hasiko direla bidaiariekin probak aurreratu du, sortzen diren arazo teknologikoei lehenbailehen irtenbidea aurkitu eta behin betiko zerbitzua abian jartzeko. Nahiago du Urtaranek "aste batzuk itxaron", eta konponketen ondoren "zerbitzua osotasunean" ematea.

Abiadura Handiko Trenaren inguruan, azken asteetan Espainiako Gobernuarekin hartu-emanetan izan dela aurreratu du. Eusko Alderdi Jeltzaleak lortutako akordioaren bidetik, adostutakoa eguneratu eta AHTa lurpetik sartuko delaArabako hiriburura jaso dute. Lanei dagokenez, datozen hilabeteak adi jarraitzekoak izango dirla uste du Urtaranek, aurten espero baitu lurperatzearen eraikuntza proiektuaren erredakzioa.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)