Kargatzen...
Itxi

Elkarrizketa

Dibina Lamberri: 'Nik ez nuke angula arrantzatzea debekatuko; motorrak galaraziko nituzke'

Esther Murelaga | EITB Media

Oriotarrak 84 urte ditu eta angulak arrantzatzeko lizentzia berritu du. Bera arrantzan noiz hasi zen eta nola egiten den kontatu digu bere etxeko egongelan eginiko hitzorduan. Merkatura angulen ordez gulak agertu zireneko momentua ere gogoratu du Lamberrik.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Dibina Lamberri 84 urteko oriotarrak angulak arrantzatzeko lizentzia berritu du, eta hori dela eta, bere etxean hitzordua egin dugu, lehengo eta oraingo kontuez hitz egiteko.

9 urterekin hasi zen Lamberri arrantzan Oria ibai ertzean eta oraindik ere egunero-egunero egiteko du moilako buelta eguneko enkarguak egin aurretik. Dibinaren egongelako mahai inguruan izandako elkarrizketan besteak beste angulak arrantzatzearen gaineko debekuaz hitz egin dugu, baita gulak merkaturatu ziren momentuaz ere. 'Nik ez nuke angula arrantzatzea debekatuko; motorrak galaraziko nituzke', adierazi du irmoki.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)