Fisioterapia
Iker Villanueva: "Faktore askok eragiten dute lepoko mina, baita psikologikoek ere"
Ainhoa Urretabizkaia | EITb Media
Lepoko mina ikertzen ari da azken hilabeteotan Iker Villanueva fisioterapeuta, eta osatzen ari den tesiaren lehen artikulua PTJ aldizkarian argitaratu dute.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Gaur egun Deustuko Unibertsitatean irakaslea da Iker Villanueva, eta horrek ahalbidetzen dio ikerketari denbora gehiago eskaintzea. Tesia idazten hasi da, eta lepoko minaren inguruan ari da lana osatzen; lehen atala amaituta du, eta PTJ nazioarteko aldizkariak argitaratu du bere ekarpena. Lepoko mina duten gaixoen lagin bat erabili du ikerketarako eta mina eragiten dioten faktore ezberdinen arabera sailkatu ditu, ondoren bakoitza tratamendu zehatzen bidez sendatu ahal izateko.