Kargatzen...
Itxi

Hegazkinak

Oier Yaniz: "Spotter-en artean kromoetan bezala aritzen gara jolasean hegazkinen argazkiekin"

Ane Albisu | EITb Media

Oier Yaniz 19 urteko oñatiarrak Teruelgo aireportuan bizi izan zuen une magikoa kontatu digu. Munduko hegazkin handiena, Airbus 380a, agertu zitzaion aurrean, Abu Dabitik bertan aparkatzera zekarten. Pilotuarekin harremana izan zuen argazkien kontura eta hartu-emanean jarraitzen dute.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Instagramen "Aeroier" kontua sortu zuen Oier Yaniz oñatiarrak hegazkinei ateratako argazkiak erakusteko. "Metalic Birds Only" dio Oier-ek, metalezko txoriak, hegazkinak maite ditu. Hegazkin pilotu batek Youtuben jarritako bideoak ikusten hasi eta orduan zaletu zen. Aireportuetara joan eta hegazkinei argazkiak ateratzen dizkie, spotterra da. Basquespotting elkarteko kidea da.

Ingeniaritza informatikoa ari da ikasten. Pilotua izango litzatekeela esan digu, hegazkinetan beti kabina ikustera joaten den horietakoa dela, baina pilotuen bizimodua oso gogorra iruditzen zaio eta zaletasunean utziko du oraingoz hegazkinen mundua. Hori bai, zaletasun handia du. Argazki saio batean mila argazkitik gora atera ditzake.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)