Itxi

Depresioaren Aurkako Eguna

Iban Onandia, psikologoa: "Nerabeek dituzten esperientziak kontua hartu behar dira, depresioak saihesteko"

OIhane Yustos | EITb Media

Iban Onandia psikologoa eta EHUko irakaslea, Faktoria albistegian, depresioaren aurkako egunean.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Azken ikerketan arabera, 30 urteren inguruan hasten dira depresio kasuak. Adin buelta horretan lehertzen dira, baina asko aurretik datoz eta hor dago gakoa. Iban Onandia psikologoak "Faktoria" albistegian eman ditu datuak. Bere ustez, gakoa, gazteen arteko lana da. Prebentzioa egin behar da, 'gestiona ezinak diren esperientziak izateak eragiten digu. Familia euskarria landu behar da, erakunde publikoek hor egin behar dute prebentzioa' eta horrekin batera, kontuan hartu behar da 'nerabeek duten esperientzia, eta baliabideak eurengana hurbildu behar dira'. Modu horretan jokatuz, depresio kasu asko ekidingo lirateke.

'Munduko Osasun Erakundearen arabera, gaixotasun zabalduena izango da. Gaur egun oso sartua dago gizartea eta ez da erraza'. Tratamenduak badaude depresioaren aurka baina, kontuan hartu behar da, 'gaitz hetereogeneoak' direla jende mota askori eragiten diela.

Albisteak (1)

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)