Itxi

Getxotik Galiziara

M.Urdangarin: "Itsasoan izurdeak ikusi, sentitu eta entzun ditut, baina ez da inspiraziorako aukerarik izan"

Ane Albisu | EITb Media

Getxotik Galiziara belaontzian joan da Mikel Urdangarin Unai Basurkorekin. Egun pare batean itsaso gaiztoa izan dute eta lorik egin ezinda ibili da. Hala ere, umetatik amets egiten zuena egia bihurtuz itsasgizonen pare, abentura ahaztezina bizi izan du.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Duela hilabete pare bat ezagutu zuen Mikel Urdangarinek Unai Basurko marinel ezaguna sari banaketa batean eta elkarri zioten miresmena aitortuta, adiskide bihurtuta, itsas zeharkaldia egin dute elkarrekin. Urdangarin "ametsetan umetatik izan da itsasgizona eta Unai Basurko ezagututa are gehiago". Munduari itzulia eman zionetik izugarri miresten zuen abeslariak marinela eta Basurkok ere lagun izan du itsasoan Urdangarinen musika.

Galiziako Sadara iritsi berritan, oinak lurrean,  lorik egin gabe,  dutxatu berri eta "kulunka batean" zegoela hitz egin digu abeslari bizkaitarrak "Faktoria" saioan. Une gogorrak bizi izan dituzte itsaso zakarraren eraginez, motorrean ere matxura bat izan dute, baina esperientzia bikaina zalantzarik gabe.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)