Dolua
Heriotzak, doluak eta zaintzak eragindako musika eta arte sorkuntzak
Ane Albisu | EITb Media
Oier Zuñigaren ERESIA, Egoitz Telletxearen REQUIEM-a eta Andoni Tolosa "Morau"-ren EGUNSENTIAK ALPERRENTZAT sormen lanak aletu ditugu. Guztietan inspirazio iturri izan da barruko samina.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Estrenatu berria da Oier Zuñigaren ERESIA emankizuna, heriotzaren osteko samina arintzeko sortutako lana. Amaren galera eta amaren 10 urteko gaixotasuna izan ditu inspiraziorako iturri. Dolua egiten laguntzen duen dolu errito gisakoa da Eresia.
Egoitz Telletxea lesakarrak bost urteko lanaren ondoren REQUIEM-a osatu du, inguruan egokitu zaizkioan hainbat heriotza kasuren dolua kudeatzeko. Terapia gisa idazten du musika.
Andoni Tolosa "Morau"-k gurasoen eta batez ere amaren zaintzak eraginda osatu zuen EGUNSENTIAK ALPERRENTZAT diskoa.