Kriptotxanponak
Kriptotxanponen etorkizuna: 2022a txanpon digitalaren urtea izango al da?
OIhane Yustos | EITb Media
Amaia Ormaetxea ekonomia kazetariaren hitzetan, "Kriptotxanponak erostea kasinoko erruletaren antzekoa da, dirua irabazi dezakezu baina guztia galdu ere bai".
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Kriptotxanponak erostea boladan dago. Hiru bat urte badira, inbertsio mota hori orokortu zela baina, azken hilabeteetan gure kale eta merkatalguneetara iritsi dira kriptotxanponak saldu eta erosten dituzten enpresak. Bilbon, Gasteizen eta Donostian ireki dituzte bulegoak, eta Iruñean zabaltzea pentsatzen ari dira. Bitbase enpresa da horietako bat. Leire Neira arduradunak "Faktoria" azaldu digu, "batez ere 40 urtetik gorako bezeroak" joaten zaizkiola, batazbeste 3.000 euroko inbertsioa egiten dutela baina, izan dela 100.000 milakorik ere. "Nik ez dut inor konbentzitu behar, gauzak argi dituztela datozte" gaineratu du Neirak, baina, aldi berean, galdera asko dituzte. "Segurua ote den" jakin nahi dute inbertsioa egingo dutenek.
Amaia Ormaetxea gure ekonomia adituari egin diogu galdera. Kriptotxanponak "hutsune legal" egoeran daudela esan digu. 10.000 inguru daude, bitcoina ezagunena da, gaurko kotizazioaren arabera 42.000 euro balio ditu txanpon bakar batek. Baina denetariko inbertsioak jasotzen dituzten txanpon birtulak daude. "Bezeroek ematen dioten balioaren araberakoa da, zenbat eta jende gehiagok aukeratu bat, orduan eta balio handiagoa du". Iruzurrekin kontu handia ibili behar da, eta txanpon digitalen iragarkiei muga jarri nahi die oran Espainiako Banku Zentralak. Otsailetik, Espainian kriptotxanponen publizitatea kontrolatuta eogngo da. Singapur da, munduan, arautzeko pausoa eman duen beste herrialdea. Bi baino ez dira orain arte, baina Europa mailako araudia lantzen ari dira. "2024 urterako espero dugu, baina nondik norakoak ez dakizkigu, eta litekeena da, araua datorrenerako, kriptotxanponen merkatua lehertuta egotea" Ormaetxearen ustez. 2022a kriptotxanponak orokortu eta lehertzen diren urtea izan litekeela azaldu du ekonomia kazetariak.