Kargatzen...
Itxi

Klima aldaketa Euskal Herrian

Nahia Gartzia Bengoetxea, NEIKER: "Donostialdean dute lurzorua higatzearen arrisku handiena"

MIkel ROtaetxe | EITb Media

Euskarri hutsetik harago, bioaniztasun-iturri da lurzorua, eta erregulatzaile gakoa karbonoaren zikloan. Nahia Gartzia Bengoetxea NEIKEReko ikerlariarekin aztertu ditugu klima aldaketan lurzoruan eragindako kalteak, eta Euskal Herrian dauden mehatxuak.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Unibertso bat dugu oinazpian. Lurzoruak planetako bioaniztasunaren laurdena hartzen du, pieza gakoa da karbonoaren zikloan, elikagai-iturri garrantzitsua da eta  mehatxatuta dago. Nazio Batuen txosten baten arabera, planetako lurzoru emankorren herena degradazio-bidean da, eta urtean 50.000 km2 lurzoru galtzen da urtero.

Klima larrialdiari buruzko "Faktoria"ko tartean, Euskal Herriko lurzorua higatzen ari dela ohartarazi du Nahia Gartzia Bengoetxea Baso Zientzietako ikerlariak: "Gure proiekzioen arabera, Euskal Herriko ipar isurialdean erregistra litezke higadura-daturik larrienak, berezik Donostialdean". Lurzorua malkartsua eta hezea da berez, eta euriteen indarra areagotuz gero, urrakortasuna handituko dela ohartarazi du, eta horrek eragina izan dezakeela eguneroko bizitzan: "Sedimentuak ibaietara iristen badira, partikulez betetzen dira ur-erreserbak eta edaten dugun uraren kalitateari eragin diezaioke".

Atlantikoko kostaldetik harago, Arabako Errioxan lurzoruaren higatzeak eragin ditzakeen kalteez, eta urratzearen ondorio ekologikoez aritu zaigu.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)