Lata bai ala ez?
Alkoholdun edariak, latan ala kristalean?
OIhane Yustos | eiTb media
Arabako txakolin elkarteak jakinarazi duen erabakiaren haritik, eztabaidagaia JIN eta JOAN tartean: edariak ze ontzitan nahiago duzue, latan ala kristalezko botiletan?
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Arabako txakolin elkarteak eman du urratsa. Nazioarteko, Estatu Batuetako eskariari kasu egin eta aurreratzean ekoizpenaren zati bat, latetan salduko dute. Merkatu horrek propio eskatzen duen edukiontzia delako. Badira bide hori jorratu duten sagardotegia Gipuzkoan eta azken urteetan boladan dago artisau garagardoaren joera, produkzioa latetan merkaturatu eta saltzearena.
Tabernetan ikus liteke hori: garagardo berezia eskatu eta latan saltzen ari dira gure herri eta hirietan baina, zein da bezeroen erantzuna? Latak gutxiesten al du produktua? Ala uste dute Bizkaia eta Gipuzkoako txakolin elkarteetan eta ez dute Arabakoaren bidea jarraituko. Baina, garagardo artisau enpresek aldiz, defendatzen dituzte lataren onurak.
Latari bai ala ez? Aste honetako JIN eta JOAN atalaren galdera.