Kargatzen...
Itxi

Okerra harria, Lasarten

"Okerra harria nauzue"

Ane Albisu | EITb Media

Lasarteko udaletxean ikusi dugu Okerra izeneko harria eta idatzita du: "Okerra harria nauzue. Lasa sendiak belaunez belaun Lasarte-Oriako Sasoetatxiki baserrian gordea eta Euskal Herriko harri jasotzaile onenen erronka". Eta harriaren nondik norakoa jakin nahi izan dugu.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Joseba Ostolaza harrijasotzailearengana eta Edu Galardi, Lasarteko TTAKUN euskara elkarteko kide ohiarengana jo dugu harri oker honen historia ezagutzeko. 140 kilo eta 200 gramoko harria da, baina zailtasuna bere formak ematen dio, udare baten tankera du eta nondik heldurik ez. Horregatik da hain berezia eta Joseba Ostolazak menderatu izan du.  Ezagutu nahi OKERRA harriaren historia eta nola ekarri zuten Kantabriatik Lasartera? 

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)