Bartzelonako garraioaren buru
Gerardo Lertxundi: "Trenak hobeto dabiltza gidaririk gabe"
GORKA OTAEGI
Egunero mila autobus, berrehun tren eta zortzi mila langile kudeatzen ditu Gerardo Lertxundi donostiarrak. Bartzelonako garraio publikoa operatzen duen TMB enpresako burua da. Gidaririk gabeko trenak, autobusen bateriak kargatzen dituzten metroak eta garraio publiko koordinatua erakutsi dizkigu
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Bartzelonako garraio publikoa kudeatzeak "bertigoa" eman dezakeen arren, leku guztietan eguneroko arazo berberak dituela azpìmarratu digu Gerardo Lertxundi donostiarrak. Bartzelonako metro eta autobus publikoak kudeatzen dituen TMB enpresako kontseilari ordezkaria da. Hainbat urtez, Donostiako Dbus udal autobus zerbitzuko zuzendari izan ostean heldu zen Kataluniako hiriburura. TMB konpainia Europako erreferente bihurtu duten teknologia eta proiektuez aritu zaigu "Faktoria"ko Hurrengo geltokia atalean.