Itxi

Estausuneko sukaldaritza

Ogitarteko gastronomiko bero baten proposamena ekarri digu Iker Markinezek

Garazi Urdanpilleta | Eitb Media

Iker Markinez Ormaiztegiko Kuko jatetxeko sukaldariak ogitarteko berezi bat prestatzeko errezeta proposatu digu, oilasko bularkia, hirugiharra, tipula, lekak, piper gorri morroia eta parmesano gazta erabilita.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Ogitarteko bero berezi bat prestatzeko propsamena egin digu Iker Markinezek, Ormaiztegiko Kuko jatetxeko sukaldariak "Faktoria"n, hainbat pertsonaren artean partekatzeko modukoa.

Osagaiak: txapata ogia, oilasko bularkia, hirugiharra, tipula, lekak, piper gorri morroia eta parmesano gazta.

Prestaketa:

-Barazkiak juliana finean zatitu. Lapiko batean gatz eta olio pixka batekin su bizitan erregosi 5 minutuz(wok eran, al dente geratzeko).

-Bularkia ere tira finetan ebaki, eta zartaginean su bizitan frijitu gazt eta olio pixkatekin. Eginda dagoenean barazkiekin nahasi.

-Txapata ogia erditik ebaki, eta ogitartekoaren oinarrian jarri nahasketa.

-Hirugiharra zartaginean oliorik gabe frijitu, karamelizatzeko.

-Bularki eta barazki nahasketaren gainean jarri, guztia estaliz.

-Parmesano gazta printz batzuk gainetik jarri, eta ogitartekoa itxi. Zatitu gauden mahaikideen arabera.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)