Itxi

Garraio sistema berria

Gasteizko BEI garraio sistema berritzailean bidaiatu dugu

GORKA OTAEGI | EITB Media

BEIa ez da bus elektriko soila, tranbia eta autobusen ezaugarriak uztartzen dituen garraio sistema berritzailea baizik. "Gasteizko garraiorik azkarrena izango da", azaldu digu TUVISAko gerente Marta Ajuriagerrak; zenbait plataforma, ordea, kexu da oinezko eta txirrindulariei lekua kendu dielako.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Ez da oharkabean pasatzen den autobusa, bere forma berezi eta kristal tindatuek kaleko jendearen arreta erakartzen dute. Oraindik probatan dabilen arren, BEIak laudorio adina kritika eta polemika eragin ditu. "Tranbiaren eta autobusen onena biltzen du, eta horiek baino azkarragoa da", dio Gasteizko TUVISA udal autobus konpainiako gerente Marta Ajuriagerrak. Ondoan du Gorka Pradas lankidea, herritarrei BEIaren inguruko informazioa ematen, "autobus dotorea da: argia, gardena eta zabala".

Dena den, oro ez da urre BEIa ezarri aurreko asteetan. Gasteizko Zangokariak Oinezkoen Elkartea kexu da BEIak kaleetan "arriskua" eragin dezakeelakoan. "Busaren ibilbideko zebrabideak kendu eta, horien ordez, autobusa datorrenean pizten diren seinaleak jarri dituzte", dio Mikel Rueda presidenteak, "zergatik ez dituzte jarri semaforo batzuk teknologia hori bera baliatuz? Mundu guztiak argi izango luke pasabideetan nola jokatu". Ruedak gaineratzen du BEIaren eraginez kale batzuek "autopistak" diruditela orain. "BEIarentzat asfaltozko bi errei handi, beste horrenbeste kotxeentzat, eta oinezko eta bizikletentzat metro eta erdiko espaloi exkaxa".

Aldeko eta kontrako gidari eta erabiltzaileekin hitz egiteko beta ere izan dugu BEIan egin dugun bidaian, entzun erreportajea.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)