Itxi

Egiari Zor

Ainara Esteran: 'Espero dugu Jaurlaritzak Estatuko gehiegikerien bitkimentzako laguntza epea berriz zabaltzea'

Jone Larrañaga | EiTb Media

Egiari Zor fundazioko kideak dio torturatuak izan direnek barne prozesu luzea egin behar izaten dutela euren testigantza eman ahal izateko eta aitortzarako eskaera-lehiatilak beti irekita egotea eskatu du. "Aberraziotzat" jo du poliziek eta ETAren biktimek legeari egin dioten "boikota".

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Estatuen indarkeria jasan duten biktimen eskubideen alde diharduen Egiari Zor fundazioko eledun Ainara Esteranek espero du Jaurlaritzak zabalduko duela berriz indarkeria mota hori jasan dutenentzako aitortza eskatzeko epea. Gogoratu du torturatuak izan direnek prozesu pertsonal luzea egin behar izaten dutela euren testigantza eman ahal izateko eta, beraz, eskatu du, eurak prest daudenean eta eperik gabe jo ahal izan beharko luketela laguntzak eskatzeko lehiatila ofizialera. Horregatik, eta Jaurlaritzak informazioa modu ulergarrian zabaldu ez duelako, uste du Estaranek bildu direla hain biktima gutxi laguntza horietara. Jakinarazi duenez, Egiari Zor fundazioko ordezariak zehaztu duenez,  estatuaren gehiegikerien biktima izan direnen  300 bat eskari bideratu dituzte. Epea amaituta, nolanahi ere, eskariak jasotzen jarraitzen dute. Paco Etxeberria forenseak egindako Jaurlaritzaren errolda ofizialaren arabera, torturatuak bakarrik, 4.000 dira.

Poliziaren biktimen legearen baita aitortuak izan daitezen 1.220 eskari jaso ditu Eusko Jaurlaritzak. Horietatik jada bloke oso bati bidali zaio ezkezkoa. 460 polizia-gaurdia zibil eta 50 ETAren biktima. Esteranen arabera, "boikota" izan da esparru horietatik bultzatu dutena eta "giza eskubideen kulturaren kontrako aberrazio hutsa".

 

 

Albisteak (1)

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)