Kargatzen...
Itxi

Lurdes Imaz, koordinatzailea

EHIGE: "Sistema duala betikotu egiten du Hezkuntza proposamen berri honek"

Garazi Urdanpilleta | EITb Media

Lurdes Imaz EHIGE Euskal Herriko Eskola Publikoko gurasoen elkarteko koordinatzailearen arabera, "dokumentuak berdindu egiten ditu itunpeko ikastetxeak eta ikastetxe publikoak, eta hezkuntza benetan eraldatu beharrean, atzo argi geratu zen hemen badagoela eredu hau betikotzeko asmoa".

Your browser doesn’t support HTML5 audio

EHIGE oso kritiko agertu da Hezkuntzako euskal lege berriaren oinarri izango denaren lehen zirriborroarekin, kritikatu baitute Eskola Publikoa ez dutela dokumentu horretan ardatz gisa ikusten. Lurdes Imaz EHIGE Euskal Herriko Eskola Publikoko gurasoen elkarteko koordinatzaileak "Faktoria"n adierazi duenez, sistema duala betikotu egiten du proposamen berriak. "Dokumentuak berdindu egiten ditu itunpeko ikastetxeak eta ikastetxe publikoak, eta eredu honek porrot egin du. Horri benetan buelta eman beharrean eta hezkuntza benetan eraldatu beharrean, atzo argi geratu zen hemen badagoela eredu hau betikotzeko asmoa".

"Eragileok hor egon gara, guk parte hartu dugu ponentzian, gure ekarpenak egin ditugu, baina argi geratu da aurretik lotuta zegoela", eta hori eragileei adarra jotzea dela iruditu zaio, "politikoki lotuta dagoen dokumentua izanik, benetan eztabaida egongo balitz bezala planteatzea".

Imazen arabera, dokumentua "hitz politez" josita dago, baina konkreziorik ez dauka. "Asmoak daude, baina ez dauka inolako intentziorik, inolako konpromisorik, segregazioaren arazoari irtenbidea emateko, eta ez dago inolako konpromisorik Eskola Publikoaren beharrei erantzuteko. Itunpeko sarera oso "eskoratuta" dagoela salatu du, eta horrek ezin duela inoiz hitzarmen bat izan dio. Kezkagarria iruditzen zaio EHIGEri sistema betikotzeko helburu horrekin bakarrik lege bat egitea, baina lanean eta parte hartzen jarraituko dutela iragarri du, dokumentu horretan aldaketak lortzeko.

Albisteak (3)

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)