Itxi

40 urte arte eszenikoetan

Klara Badiola: "Aktore gazteekin lan egitean, nire burua islatuta ikusten dut"

Ainhoa Urretabizkaia | EITb Media

Taula gainean, zineman zein telebistan lan asko egindakoa da Klara Badiola; egun, "Nire semea pixka bat motelago dabil soilik" antzezlanarekin biran dabil, eta berriki "Artxipelagoa" podcastean ere entzun dugu.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Klara Badiolak berrogei urte baino gehiago egin ditu arte eszenikoetan, eta urte hauetan guztietan hainbat disziplinetan lan egin izan du. Gaur egun "Nire semea pixka bat motelago dabil soilik" antzezlanarekin dabilen arren, azken urteotan "Alardea" telesailean edota "Nora" filman ere ikusi dugu. Eitbpodkasteko "Artxipelagoa" irrati-fikzio apokaliptikoan ere entzun dugu.

Hala ere, bere hastapenetara egin dugu, eta taula gaineko grina piztu zion irrati saio baten oroitzapenak gogoratu ditugu; garai hartan Herri Irratian lan egiten zuen Txaro Arteaga sartu zaigu telefonoz, eta sopresa ederra eman diogu Klara Badiolari.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)