Itxi

Korrika 22

Pilota eta euskara; Asier Amondo ezagutzeko ezinbestekoak

Ainhoa Urretabizkaia | EITb Media

Korrika antolatzeko ardura nagusia hartu zuen Asier Amondok 2013an, eta ordutik komunikabideetan sarri agertzen zaigun arren, guk gertuagotik ezagutu nahi izan dugu laudioarra; oso pilotazalea da.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

22. Korrikaren azken ikutuak ematen harrapatu dugu Asier Amondo, eta aurtengo edizioari buruz galdetuta, azken urteak zail samarrak izan direla aitortu digu, baina baikortasunez begiratzeko moduan gaudela esan digu. Hala ere, euskara arlotik atera eta bere pilota zaletasunaz aritu gara.

Abel Barriola oso gustuko izan du, eta leitzarraren mezua gustora hartu du. Besteak beste, Laudioko "Herriaren" klubeko presidentea dela esan digu. Ez da izan, hala ere, jaso duen mezu bakarra; Pirritx (Aiora Zulaika) eta bere ikase eta lagun duen Josu Garaita ere entzun dugu.

Albisteak (5)

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)