Itxi

Estuasuneko sukaldaritza

Torrada karamelizatu perfektuak etxean prestatzeko sekretua dakarkigu Iker Markinezek

Torrada garaia izanik, Iker Markinezek, Ormaiztegiko Kuko jatetxeko sukaldariak etxean nola prestatu eta karamelizatu ditzakegun azaldu digu.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Inauterien garaian oso ohikoa izaten da torradak jatea. Jatetxeetan gaur egun karamelizatuta ateratzen dizkigute, horretarako, sukaldaritzako soplete bereziak erabilita. Baina, Iker Markinezek, Ormaiztegiko Kuko jatetxeko sukaldariak, etxean ere, zartagin soil bat erabilita, karamelizatu ditzakegula azaldu digu "Faktoria"n. Hemen duzue errezeta:

Osagaiak

-Ogia edo briochea (etxean ogia aprobetxatu nahi izanez gero, ogia erabili; erosi behar izanez gero, erosi briochea)

-Esnea

-Kanela

-Limoi eta laranja azala

-Gurina

-Azukrea

Prestaketa

1.Esnea infusionatu: Kanela makila, limoi eta laranja azal bana eta litro bateko 100-120 gr. azukre bota esnera, eta su apalean eduki irakin arte.

2. Esneak irakiten duenean,, sutik atera eta epeltzen utzi.

3. Ogia moztu (behatz bateko zabalera gutxinenez), eta erretilu batean jarri.

4. Bota esne infusionatua gainetik

5. Gau osoan hozkailuan utzi

6. Zartagin itsasgaitz batean jarri goilarakada txiki bat gurin eta bi goilarakada azukre. Azukrea iluntzen hastean, ogia jarri bertan, eta sua pixka bat jaitsi. Utzi torrada karamelizatzen. Ondoren, buelta eman. Alde bakarra karamelizatuko zaigu; bestea, frijitu egingo da eta kolore pixka bat hartuko du.

7. Zartagina paperez garbitu, eta gauza bera egintorrada bakoitzeko.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)