Itxi

Animalien babeserako Legea

Egoitz Bikandi,albaitaria: "Ongizatea bermatzen al da txakur basati bat 7 urtetan txakurtegi batean izanda?"

OIhane Yustos | EITb Media

Espainiako Gobernuak animalien babeserako lege zirriborroa onartu du. Animaliak akabatzea debekatuko du, derrigorrezko antzutzea ezarri nahi du eta isun eta espetxe zigor luzeagoak ezarriko ditu animaliei tratu txarrak ematen dizkietenentzat.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Espainiako gobernuak onartu berri duen animalien babeserako lege-zirriboroa "aurrerapauso izugarria da" animalien babeserako elkarteen ustez. Espainiar Estatua atzean gelditu da Europako beste herrialdeekin alderatuz, B mailan, animalien eskubideak ez dituelako aitortzen.

Ione Belarra ministroak sustatu duen legeak urratsak eman nahi ditu etxeko animalien eskubideak bermatu eta batez ere, hilketak eta tratu txarrak saihesteko. Baina araudi zirriborroak badakar puntu gatazkatsuak: debekatuko du orain ohikoa den praktika; abandonatuta edo jaberik ez duten animaliak akabatzearena. Derrigorrezko antzuketa ere jasotzen du, etxeko animaliak ez daitezen mugarik gabe ugalde.

Egoitz Bikandi Bizkaiko albaitarien elkarteko presidente-ordearekin aztertu ditugu lege honen berrikuntzak. Jon Ordoñez abokatuaren eta Katu Bihotz elkarteko Juan Rodriguezen ahotsa ere bildu dugu.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)