Neurozientzia
Ana Bernal: "Kannabinoide batzuk esklerosi anitza dutenentzat lagungarri izan daitezke"
Ainhoa Urretabizkaia | EITB Media
Ana Bernal Chico neurozientzilaria da Leioako Neurobiologiako laborategian eta bertan ikertzen dituzte, besteak beste, kanabisetik eratorritako kannabinoide batzuek zein onura ekar diezaiekeen esklerosi anizkoitza duten gaixoei.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Biokimikan lizentziatua da Ana Bernal, baina neurozientziaren bidea hartu zuen duela urte batzuk. Leioako Medikuntza fakultatean Neurobiologiako laborategian egin zituen hastapenak, ondoren Budapesten eman ditu lau urte, eta gaur egun Leioako kanpusean, hasi zen lekuan, dabil lanean; kannabinoideek esklerosi anizkoitza duten gaixoei ze onurak ekar diezazkien ikertzen du.