SPRI taldea
Ondarzabal: "Errusiara automozio eta makineria esportatzen denez, sektore hau kaltetuko da gehien"
I.I.B. | EITb Media
Ukrainako gerra susperraldi ekonomikoan oztopo izango dela uste du Ainhoa Ondarzabal SPRI taldeko nazioartekotze zuzendariak. Arreta, ordea, Ukraina baino Errusian jarri du; euskal enpresen esportazioetan hamahirugarren postuan baitago; gehienbat automozio sektoreko produktuak esportatzen dira.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Ukrainako gerrak ez dio onik egingo pandemiaren ondorengo susperraldi ekonomikoari Ainhoa Ondarzabal Euskal Enpresen SPRI taldeko nazioartekotze zuzendariak "Faktoria"n azaldu duenez. Gerraren bilakaeraz harago, gainerako herrialdeek Errusiari jarritako isun eta trabek Euskadiko enpresen lehiakortasunean eragingo dute. Besteak beste, ekoizpen kostuak garestituko direla dio SPRIko ordezkariak, eta energia zein oinarrizko lehengaiak garestituko direla.
Euskal enpresen esportazioen kasuan Errusiak garrantzi handia duela ohartarazi du Ondarzabalek. Une hoentan, 29 euskal enpresa daude Errusian, eta hamaihirugarren postuan da esportazioetan; gehien bat autoentzako produktu eta makineria esportatzen delarik. Zalantzak bai, baina argitu du harremanetan daudela Errusian zein Ukrainan ordezkaritza duten euskal enpresekin.
Europar Batasunak eta Estatu Batuek jarritako isun ekonomikoak dira enpresei arduratzen dietenk. Isunen eraginez atzerriko enpresen bezeroen salmentak jaisten badira, euskal enpresei ere eragingo die, eta adibide gisa kezkatuta hitz egin du SWIFT sistema ezabatzeko aukerarekin. Ukrainako gerren ondorioz jarriko diren isunei, egungo hornikuntza arazoak batu behar zaizkiela gogorarazi du SPRIko ordezkarak.