Ukraina-Errusia
Ania Ursulyan: “Senideak Ukrainatik irteten saiatu dira, baina ez diete uzten”
Olatz Balda | EITB Media
Ania Ursulyan ukrainarraren senideak herrialdeko mugak igaro nahian dabiltza eta ordu luzez bidaiatu ondoren, ez dute irtetzeko aukerarik. Egoera honen aurrean, Euskal Herrian bizi diren beste hainbat ukrainarrekin Whatsappeko talde bat sortu dute Poloniako mugetara bertaratu eta laguntza emateko.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Ania Ursulyan 6 urte zituela etorri zen Euskal Herrira, Donostiara, baina Ukrainan ditu senide gehienak. Orain,gatazka armatua hasi denetik, senideekin hitz egiteko aukera izan du, baina batetik bestera mugitzen ari diren arren, ez dute herrialdeko mugetatik igarotzeko aukerarik izan. Bonbardaketak gertu izateaz gain, banketxeetako dirua atera ezinean dabiltzala kontatu digu "Faktoria" saioan.
Ukrainan eta Errusian ditu senideak Ursulyanek eta gogorra egiten zaio gertatzen ari dena onartzea, politikoki aurkariak diren arren, bi herrialdeetako biztanleriaren arteko harremana oso ona baita bere esanetan "anai-arrebak bezala dira".