Itxi

Ukraina-Errusia

Maksim Grasman: “Ez dut Ukraniatik joan nahi, nire etxea da. Baina ikusi beharko da zer gertatzen den"

Olatz Balda | EITb Media

Maksim Grasmanek autoa hartu eta Poloniararen mugarako bidea neskalagunarekin batera, dagoeneko errusiarrek hartu duten Kiev hiriburua atzean utzita. 23 urteko ukrainarrak jakin badaki muga gurutzatzeko arazoak izango dituela, armadak 18 eta 60 urte bitarteko gizonezkoak deitu ditzakeelako.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Maksim Grasman Kieven bizi da neskalaguna eta kastuarekin batera. Duela sei hilabete erosi zuten etxea, eta hiru hilabeteren buruan ezkontzeko planak zituezten. Orain ordea, ondasun gehienak atzean utzi eta mugarako bidea hartu dute.

Azken orduetan atseden hartzea ezinezkoa izan duela azaldu digu Maksimek "Faktoria"n: "Esaten zidaten goizeko hiruretan bonbardeatu behar zutela Kiev eta horrelako albistearekin ezin nuen lo egin". Zestoan bizi izandakoa da Maksim eta bertan ikasi zuen euskaraz.

Bonba erasoetatik ihesi, kotxea hartu du Lviv hirirantz, neskalaguna eta hainbat seniderekin batera. Hala ere, bere familiako gizonek beste bide bat hartu beharko dutela badaki, 18 eta 60 urte bitarteko gizonezkoek armadaren deia jaso dezaketelako.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)