Itxi

Cote Cabezudo auzia

Oihana Ezquerro, abokatua: "Frogatuko dugu Cabezudok aurretiazko plana zuela emakumeez aprobetxatzeko"

OIhane Yustos | EItb Media

Martxoaren 7an hasiko den epaiketan ia 2.400 urteko espetxe zigorra eskatuko du akusazio partikularrak, 121 urtekoa fiskalak eta defentsak Kote Cabezudo argazkilariaren errugabetasuna defendatuko du.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

9 urte luzatu den ikerketa emaitza azaleratuko da martxoaren 7an. Istrukzio epaileak Kote Cabezudo argazkilariaren aurkako ikerketarako behar izan duen denbora da. Pieza nagusian argitu beharko dute, Cabezudok hainbat emakumeren aurkako sexu gehiegikeriak egin ote zituen eta emakume horien irudiak web pornografikoetan zabaldu ote zituen.

Akusazio partikularrak ez du zalantzarik. Mario Diaz eta Oihana Ezquerro abokatuek 17 emakumeren akusazioa zuzenduko dute eta ia 2400 urteko espetxe zigorra eskatuko dute. Esquerrok Faktorian esan duenez, 'frogatuko dugu Kote Cabezudok aurretiazko plana zuela bere estudiora joaten ziren emakumeez aprobetxatzeko'. Akusazioak dio ez direla 'kasu solteak, ez dira bi emakume'.

21 emakumeren akusazioa iritsiko da Gipuzkoako Lurralde Auztegira. Fiskalak ere delitu zantzuak ikusi ditu eta 121 urte eta erdiko espetxe zigorra eskatuko du. Defensak aldiz, Cabezudoren erregabetasuna defendatuko du.

"Faktoria"n auzi honen alde guztien iritzia bildu dugu baita salaketa jarri duten emakumeena ere, inguruan, babesa ematen aritu diren taldeetako ordezkariekin. Indarka 21 taldea osatu dute emakumeek, bakarrik sentitu direla salatzeko.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)