Kargatzen...
Itxi

Japoniar bertsolaria

Hide Dohino, lehenengo bertsolari japoniarra

Ane Albisu | EITb Media

Hide Dohino Yokohama-ko historialaria Euskal Herrian dabil Gipuzkoako 1766. urteko matxinadak ikertuz eta euskara ikasteaz gain, bertsozaletasuna ere piztu zaio. Gaur igoko da oholtzara lehenengo aldiz Lizaso, Egaña eta Gaztelumendi anaiekin Ibaetan.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Donostiako Ibaeta auzoko Aingeru Zaindariaren eguneko jaietan oholtzara igoko da Hide Dohino japoniarra bertso batzuk eskaintzera. Oñatin bizi da eta bertako artxiboa arakatzen ari da, Gipuzkoako 1766garren urteko matxinadak ikertzen ari delako.

Historialari japoniar honen zaletasunak eta bere berri hobeto jakiteko, entzun "Faktoria" saioan egin diogun elkarrizketa.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)