Itxi

Estuasuneko Sukaldaritza

Latako arrainarekin bi pintxo prestatu dizkigu Iker Markinezek

Garazi Urdanpilleta | EITb Media

Sardinak eta hegaluzea erabilita, bi pintxo erraz eta gozo proposatu dizkgu Iker Markinezek, Ormaiztegiko Kuko jatetxeko sukaldariak.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Latako arraina erabiltzeko proposamena egin diogu "Faktoria"n Iker Markinezi, Ormaiztegiko Kuko jatetxeko sukaldariari, eta bi pintxo errezeta ekarri dizkigu:

1-Sardinak:

-Brick ore borobil pare bat hartu eta arrautza erabilita elkarren gainena itsatsi. Hirukitan zatitu eta labera (200 gradutan 2 minituz). Epeltzen utzi.

-Cherry tomateak erdibitu eta labe beroan sartu. Labea itzali eta 5-6 minutuz bertan egin. Epeltzen utzi.

-Pasta hirukia hartu. Jarri gainean tomateak.

-sardinei hezurrak kendu, eta tomatearen gainean jarri.

-Olio birjin pixka bat gainetik bota.

2- Hegaluzea:

-Baserriko ogi xala luze bat ebaki eta xigorgailuan ondo erre.

-Piperrada egin: piper gorria, berdea eta tipulari olio eta gatz pixka batekin potxatu azkar bat eman. Epeltzen utzi.

-Zartagin itsasgaitz batean 4-5 galeper arrautza frijitu olio pixkatekin.

-Ogi xaflaren gainean piperrada jarri. Gainean poteko hegaluze xafla batzuk jarri, eta, gainean, berriz, arrautzak.

-Olio birjin pixka bat bota.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)