Itxi

Donostiako parke lorategiak

Ainitze Otamendi: "Sorpresa eta ilusioa landu nahi ditugu eta hiritarrek lorategiak bere sentitzea"

Ane Albisu | EITb Media

A.Otamendi Donostiako lorategien arduradunak hiritarrek diseinuan eta exekuzioan parte hartzea nahi du, horrela bere sentitu eta gehiago zainduko dituztelako. Paisajisten lanari merezi duen balioa ematea ere aldarrikatu du eta Frantzia pasealekuko nartzisoen loratzeak eragin duen poza ere aipatu du

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Ainitze Otamendi idiazabaldarra da Donostiako udaleko parke eta lorategien arduraduna eta "Faktoria" saiora gonbidatu dugu, hain justu, Donostiako Frantzia pasealekuan 130.000 nartziso hori loratu berritan. Jendearen aldetik oso iritzi baikorrak jaso dituztela esan digu, poza eta ilusioa eragin duela nartzisoen loratze honek. Eta ildo horretan, hiritarrengan sorpresa eta ilusioa eragiteko asmoen berri eman digu. Besteak beste hiritarrek loreen landatzean parte zuzena hartzeko ekimenak ari dira sustatzen. Loiolako zeharbidean probatu dute adibidez eta jendea pozik hurbildu zela esan digu. Horrela lorategiak bere sentituko ditu hiritarrak eta gehiago zaindu ere bai.

Hiritarrek lorategien diseinu eta exekuzioan parte hartzea bultzatu nahi du Ainitze Otamendik eta paisajistei ere dagokien lekua eta aitortza ematea, diseinuak eta proiektuak egiterakoan.

Klima aldaketarekin lotuta Europatik datozen diru laguntzei esker hiriak birnaturalizatzeko eta berdetzeko egiten ari diren lanen berri ere eman digu Otamendik. Teilatu berdeak, lorategi bertikalak, kale, plaza, aparkaleku eta eskoletako jolastokiak ere berdetzeko proiektuak dituzte esku artean. Komunikazioari ere garrantzia handiagoa eman nahi diote, herritarrei informazioa hel arazteko.

Frantzia pasealekuko narzisoak

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)