Kargatzen...
Itxi

Euskadi Irratia Polonian

"Faktoria", Ukrainako errefuxiatuei laguntzen ari diren boluntarioekin hizketan Przemylseko geltolkian

MIkel Rotaetxe | EITb Media

Anastasia, Basili, Maria, Magda edo Aitor... Polonia eta Ukraina arteko mugan, Przemylseko tren geltokian boluntarioek ehundu duten elkartasun sare izugarriaren adibideak dira.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Premiazko laguntza ematen diete iheslariei trenetik jeitsi orduko: jatekoa, edatekoa, arropa edo SIM txartelak bideratzen dizkiete eta informazioa, eta aholkularitza, ustekabeko iheslari bilakatu diren honetan hori ere behar dutelako.

Batzuek erremolatxa zopak prestaten dituzte, beste batzuk abokatuak dira. Anastasia jatorri errusiarreko nerabea da eta astebete darama bolntario lanetan; Aitor Arruza, berriz, Varsoviako unibertsitateko irakaslea da: "Gelak antolatzen hasi gara gure eskoletan  iheslariak erosoago sentitu daitezen eta ez hain arrotz". Gizarte poloniarra bikain portatzen ari dela nabarmendu du. Magda, euskaldundutako poloniarra, ados dago baina uste du ez dela nahikoa egiten ari diren guztia, jende asko iristen ari delako.

Atzerritik joandako boluntarioak ere topatu ditu Mikel Rotaetxe lankideak "Faktoria" albistegi berezian: Maria Danimarkatik joan da autobusez senarrarekin, Poloniaren eta Ukrainaren arteko mugaraino. 50 iheslari eramango ditu bueltan Danimarkara autobus batean. Basili lituaniarrak berriz, hiru auto antolatu ditu lagunekin. Sei errefuxiatu badituzte jada Lituaniara joateko prest.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)