Geuretik Sortuak
Maialen Akizu idazleak "Eszenatokia" aurkeztu digu; Erribera kaletik bertatik
Ainhoa Urretabizkaia | EITb Media
Udalbiltzaren "Geuretik Sortuak" proiektuaren baitan, Erriberan egonaldia egiteko aukera izan zuen Maialen Akizu idazle urretxuarrak, eta horren emaitza da "Eszenatokia": Sartaguda, Andosilla, Lodosa eta Mendaviako kaleetan entzundakoan oinarritutako fikziozko idazlana.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Iazko uztailean Erriberan pasa zuen hilabete Maialen Akizu idazle eta bertsolariak, eta egonaldi horretan jasotako elkarrizketa eta hausnarketen ondorio zuzena da idatzi berri duen "Eszenatokia" lana. Sartaguda, Mendavia, Andosilla eta Lodosako biztanleen berri askorik ez zuen gipuzkoarrak joan aurretik, baina, batez ere, arratsalde iluntze aldean etxeetako atarian izaten dituzten hizketaldi luzeei mamia atera eta fikziozko kontakizun batean bilakatu du. Idazlea izateaz gain, soziologoa eta bertsolaria ere bada Akizu, eta esparru hoein inguruan hitz egiteko aukera ere izan dugu.