Kargatzen...
Itxi

Pantaila eta eszenatoki artean

Ainhoa Sanchez: "Mexikon hilabete batzuk pasa ondoren, orain hurrengo olatua hartzeko garaia da"

Ainhoa Urretabizkaia | EITB Media

Telebistako azken lanak Karlos Arguiñanoren ondoan egin zituen; are gehiago, telebistaz ikas duen guztia berari esker izan dela aitortu digu. Azken zortzi hilabeteak Mexikon eman ditu, eta orain, berriz Euskal Herrian, lanean erronka berriei ekiteko prest dagoela esan digu.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Moda munduan ezaguna egin zen Ainhoa Sanchez 2010ean, Miss Euskadi izendatu zutenean, eta ordutik ia ia modelo lanik egin ez badu ere lanik ez zaio falta izan. Batez ere, Karlos Arguiñano sukaldariaren saioan ibili da elikadura aholkuak ematen. Elkarrekin egiten zituzten barre algarak sukaldaritza saioaren ezaugarrietako bat ziren, eta nola ez, Arguiñanori Ainhoarentzat mezu bat eskatu diogunean txiste batekin erantzun digu zarauztarrak. ETBn, bestalde, "Eso no es normal" saioan aritu zen iaz Igor Siguerorekin, eta esperientzia hori ere gogorarazi dugu.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)