Itxi

Estudiotik oholtza gainera

Haritz Harreguy: "Delirium Tremens-en zale amorratua nintzen gaztetan"

Ainhoa Urretabizkaia | EITB Media

Haritz Harreguyk soinu estudioa du Usurbilen, 12 urte daramatza lan horretan, baina aurtengoa beste lan batengatik gogoratuko du; Delirium Tremens taldeko gitarjole berria izango da, eta maiatzaren 28an emango duten kontzertu handi horretarako prestaketa lan bereziak egiten ari direla esan digu.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Musika zale sutsua izan da Haritz Harreguy gaztetatik, eta zaletasuna ogibide bihurtuta sortu zuen bere musika estudio propioa Usurbilgo "San Esteban" auzoan. Asko dira bere eskuetatik pasa diren euskal musikariak, baita nazioartekoak ere; esaterako, John Rotten, Sex Pistols taldeko abeslari ohiaren bisita jaso zuen duela bost urte, Europan egin behar zuten bira baten entseguak egiteko, eta eurekin bizitakoa ekarri ditugu gogora. Azken urteotan bidelagun izan dituen musikariek ere utzi dizkiote mezuak, tartean Keu Agirretxeak, Olatz Salvadorrek eta Deskontrol taldeko kideek.

Delirium Tremens taldeko gitarjole berria izango da Harreguy, eta maiatzaren 28an emango duten kontzertu handi horretarako prestaketa lan bereziak egiten ari direla esan digu.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)