Kargatzen...
Itxi

Emakumea eta eliza

Izaskun Gutierrez: "Elizako ate asko itxita ditugu emakume izategatik"

Esther Murelaga | EITb Media

'Emakumeen matxinada elizan' taldeko kide den Izaskun Gutierrez teologo eta erlijio irakasleak emakume kristauek beste modu bateko eliza nahi dutela aldarrikatu du "Faktoria"n.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Emakumeen egunean, martxoaren 8an, emakume kolektibo askoen aldarrikapenak entzun genituen, baita emakume kristauena ere: "elizan ere berdintasuna" aldarrikatzen zuten besteak beste. "Emakumeen matxinada elizan" emakume kritauek osatzen duten kolektiboa hobeto ezagutu nahi izan dugu eta Izaskun Gutierrez teologo eta erlijio irakaslearekin hitz egin dugu: "Elizako ate asko itxita ditugu emakume izategatik; ezin gara ministeritza batean egon, ezin gara diakonak izan, ezin gara apaizak izan...". Emakume kristauek beste modu bateko eliza bat nahi dutela azpimarratu du.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)