Itxi

Musika Telebista Enraizadas

Zuriñe Hidalgo: "Bizitzako oso momentu ederrean nago, baina sareetan postureo apurtxo bat ere badago"

Ane Albisu | EITB Media

Hesian taldearen ibilbidea bukatuta, zerbait ari da prestatzen, baina oraindik ezin du ezer aurreratu. Aldiz, Euskal Telebistan udan egingo duten saio baten berri eman digu. "Telebistan egin dudan proiekturik bereziena da, hasieratik gurea delako, Amancay Gaztañaga, Erika Olaizola eta nirea".

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Zuriñe Hidalgo abeslari, komunikatzaile eta ekintzailearen bizitzan murgildu gara gaur "Faktoria" saioan. Enraizadas bere proiektu pertsonalean murgilduta dabil, emakumeen zaintzan, autoezagutzan eta ahalduntzean lan egiteko espazioa gidatuz eta emakume talde batekin Maldivetatik itzuli berria da. Leku zoragarria iruditu zaio eta handik ekarri duen ikasgaia isiltzen ikastea dela esan digu. "Haseran dena ulertu nahi nuen eta hango errealitatea epaitzen nuen, baina gero nere buruari esan nion ez nintzela inor hango bizimoduaz ezer esateko".

Musikaren munduan, Hesian taldearen ibilbidea bukatuta, jendea galdezka ari zaio noiz itzuliko den oholtzetara abestera eta argi esan digu, gauzak lasai hartu nahi dituela eta ari dela zerbait sortzen, baina oraindik ezin duela ezer jakin arazi. Hala ere "Modus Operandi" taldearekin kolaborazio bat egin duela aitortu digu.

Telebistari dagokionez, "hor bai, hor gauzatxoak datoz udarako, eta zerbait esan dezaket" adierazi digu. "Telebistan inoiz egin dudan proiekturik bereziena izango da, hasIeratik geure proiektua delako. Amancay Gaztañaga eta Erika Olaizolarekin batera proiektua aurkeztu eta baiezkoa eman digute. Orain baiezkoa kudeatzen ari gara, bilerak egiten eta abar...". Beraz, udan Euskal Telebistan ikustea espero dugu.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)