Kargatzen...
Itxi

Hezkuntza akordioa

Lourdes Imaz (EHIGE): "Hezkuntza akordio honek ez du publikoaren aldeko apustu garbia egiten"

Jone Larrañaga | EITb Media

Eskola publikoko gurasoen konferderazioko ordezkariak dio ikastetxe pribatuei diru gehiago emango dietela "orain arte egin ez duten lana egiteko" eta kezkaz handiz bizi dutela ordezkari politikoen % 90ek akordio hori babestu izana.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Lourdes Imaz Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Konfederazioak (EHIGE) "kezka handiz" ikusten du joan den ostiralean EAJk, Alderdi Sozialistak, EH Bilduk eta Elkarrekin-Podemos IUko ordezkariek Legebiltzarrean adostatutako hezkuntza ituna, eta ordezkari politikoen % 90ek horrelako akordio bati babesa eman izana.

Oraindik azken agiria ezagutzen ez duten arren, Lourdes Imaz konfederazioko presidenteak esan du publiko egin diren zehaztapenekin argi geratu dela "ez dela publikoaren aldeko apustu garbia egiten". Titulartasun publikoko ikastetxeak publikoarekin parekatzea "akats larria" dela iritzi dio eta zera gaineratu du: "ikastetxe pribatuei diru publiko gehiago ematen jarraituko dugu orain arte egin ez duten lana egin dezaten".

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)