Itxi

Estuasuneko sukaldaritza

Zainzuri eta otarrainska salteatuak prestatu dizkigu Iker Markinezek

Garazi Urdanpilleta | EITb Media

Zainzuri garaia izanik, behar bezala egosteko trikimailuak azaldu dizkigu Iker Markinezek, Ormaiztegiko Kuko jatetxeko sukaldariak, eta errezeta erraz bat nola prestatu azaldu digu: zainzuriak otarrainskekin eta ziazerba hostoekin salteatuta.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Zainzuri garaia hasi da, eta "Faktoria"n, horiekin errezeta erraz eta gozoa prestatzeko proposamena egin digu Iker Markinezek, Ormaiztegiko Kuko jatetxeko sukaldariak. Ezer baino lehen, zainzuriak ongi egosteko sekretua azaldu digu, eta ondoren, berriz, otarrainxkekin eta ziazerba hostoekin salteatuta prestatzeko errezeta azaldu digu:

Errezeta

Lapiko batean ura eta gatz pixkat jarri. Berotzen jarri.

Zainzuriak zuritu, puntatik beheraxeago buelta osoa bi bider. Txortenaren pare bat zentimetro moztu.

Denak uretatik pasa eta ur hotzetan jarri.

Ura irakiten hastean, lapikora. Tamainaren araberakoa izango da egosketa. Tamaina berekoak badira guztiak batera bota, bestela, handienak hasieran eta txikienak geroxeago. Behatz bateko lodierako zainzuriek 10 minutu beharko dituzte. Egosi ondoren gordetzeko, bere urarekin tupper batean gorde ondo itxita.

Erditik moztu.

Baratxuri freskoa zartagin zabal batean frijitu. Bertan jarri otarrainxkak liburu-eran zabalduta. Ondoren, sua bizitu, zainzuriak eta zainzuri-salda pixka bat bota, baita ziazerba hosto batzuk ere. Pixka batean salteatu.

Ongi aurkeztu plater batean.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)