Koronabirusa
Joseba Bikandi: "Sintomarik gabeko jendeak koarentenarik egiten ez badu, birsorkuntza tasak gora egingo du"
Garazi Urdanpilleta | EiTb Media
Joseba Bikandi mikrobiologoaren iritziz, Osasun Publikoko Batzordeak kasu arinak eta asintomatikoak ez bakartzeko hartutako erabakia "goizegi" iritsi da.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
"Nire ustez oso goiz dabiltza, kontuan izanik birsorkuntza tasa 1etik gora dagoela. Sintomarik gabeko jendeak koarentenarik egiten ez badu, tasa horrek gora egingo du". Horixe nabarmendu du Joseba Bikandi mikrobiologoak "Faktoria"n egindako elkarrizketan.
Edonola ere, gaur egungo tasa eta errealitatea ez direla parekoak azpimarratu du, norberaren baitan asko dagoelako. Izan ere, batzuek sintomaren bat nabarituz gero, testa egiten dute berehala; beste bauek, ordea, ez dute egiten, badaezpada. "Sintomarik ez dutenen koarentena kenduta, erregularitzatu egingo dugu, neurri batean, orain gertatzen ari dena", adierazi du mikrobiologoak.
Udari begira, iaz baino hobeto egon gaitezkeela uste du Bikandik, bereziki, txertaketaren eraginez, baina "arriskua badago, asintomatikoen kopuruak gora egin dezakeelako".