Haur ukrainarren eskolaratzeaz
Ongi etorri beroa eskaini diete Alkizako eskola txikian hasi berriak diren haur ukrainarrei
Pilar Goya | EITB Media
Ilusioz eta arduraz ekin diote Alkizako eskola txikian Ukrainako gerratik ihesi etorri diren familietako haurren eskolaratzeari. Nabarrmentzekoa da hizkuntzaren oztopoa gainditzeko erakutsi duten gaitasuna eta trebezia.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Eksenia eta Mixa, 10 eta 6 urteko anaia-arreba ukrainarrak, Alkizako eskola txikian dauden beste 48 ikaslerekin nahastuta ikusi ditugu "Faktoria"n eskolan hasi eta bigarren egunean. Ingelesez zein mugikorren itzultzaileak erabiliz lortu dute orain arte harremantzea, baina bestelako hamaika trikimailu ere erabiliz: keinuak, besarkadak, irrribarrreak... Haurrek bakarrik duten naturaltasunez.
Juankar Alduntzin eta Leire Zubeldia Alkizako eskola txikiko zuzendariak eta irakasleak azaldu digute aurrez haur ukrainarren etorrera landu dutela gelan, "urduri zeudelako nola harremanduko ziren eta ohartarazi nahi genituelako, ez direla bere borondatez etorri, egoera zail batetik ihesi baizik". Baina lehen egunek erakutsi dute haurrek beraiek erakusten dutela askotan bidea, euren arteko komunikazio zubiak modu batera edo bestera eraikiz.
Guztira bederatzi lagun etorri dira Alkizara, lau heldu eta bost haur. Horietatik hiru Alkizako eskolan hasi dira, beste biek, heldugoak izanik, Villabonara joko dute. Eurekin etorri dira euren amak, baina ez aitak eta anaiak, haiek Ukrainan gelditu baitira.
Alkizako udalak barnetegia izandako etxea atondu eta prestatu du etorirtako famiiei bizilekua eskaintzeko. Inaki Irazabalbeitia alkateak azaldu digu alkizarrek bere onena eman dutela etorri berriak diren familia horiek artatzeko. Eta oarintxe tramite guztiak etgiten laguntzen ari zaizkiela. Eta komunikazioarekin kezkatuta, helduentzako ere euskara ikasi dezaten ikastaroa antolatu dute.
Noiz arte egongo diren eurek ere ez dakite diote eskola eta udal arduradunek, baina Alkizan duaden bitartean ahalik eta bizimodu duin,eroso eta goxoena eskaintzen saiatuko dira.