Usansolo galdeketa
Iñigo Hernando, Galdakaoko alkatea: 'Ahal izan dugun guztia egin dugu herritarren nahiari bide emateko'
OIhane Yustos | EITb Media
Usansolo Galdakotik bereizi eta herri bihurtzeko galdeketa egin du botoa eman dutenen % 80 babesarekin. Parte hartzea % 62koa , kopuru "egokia" Galdakaoko alkatearen hitzetan.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Usansoloko galdeketan parte hartu dutenen herritarren gehiengoak argi esan du: 10etik 8 Galdakaotik bereiztu nahi dute. Galdakaoko udalak balorazio positiboa egin du prozesua eta parte hartzeari buruz eta orain Batzar Nagusien esku hartzea espero du. Izan ere, Espainiako gobernuak 5.000 biztanleen langa jartzen du eremu bat udalerri bihurtzeko eta Usansolo ez da kopuru horretara iristen. Iñigo Hernando Galdakaoko alkateak "Faktoria" albistegian esan du espero duela, "Batzar Nagusiek Foru Araua errespetatzea eta herri izan nahi dute Usansoloko biztanleen nahia nahia gauzatu ahal izatea".