Gaztetxoen buru osasuna
"Depresio kasuak bideratzeko baliabideak behar dira; pediatria zerbitzuetan eta baita eskoletan ere"
Haurren eta nerabeen artean depresioa antzemateko helburuz Osasun sailak iragarritako programa eraginkorra izan dadin baliabide gehiago jarri beharko liratekeela uste du Iban Onandia psikologo eta EHUko irakasleak
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Haurren eta nerabeen artean depresioa antzemateko helburuz Osasun sailak iragarritako programa eraginkorra izan dadin baliabide gehiago jarri beharko liratekeela uste dute osasun profesionalek. Hala azaldu digu Euskadi Irratiko Faktorian Iban Onandia psikologoak eta EHUko irakasleak.
Adin tarte bakoitzari arreta berezia eskaini behar zaiola argi du Onandiak , 6 urte arteko haurrek, 6 eta 12 artekoek eta nerabeek haien ezaugarriei lotutako arazoak baitituzte. Erronka, ordea, handia da: 18 urteak baino lehen hasten direlako nahasmen gehienak, eta horrek bizi osorako buru osasuna baldintza dezakeelako. Osakidetzak iragarritako baheketak eraginkorrak izan daitezke Onandiaren ustetan, beti er, jarraipena ematen bazaie: "Horretarako, baina, baliabideak behar dira", esan du.
Musukoaren osteko garaiari adi
Barnealdeetan musukoa kentzeak haur eta nerabeei arnasaldia emango diela azpimarratu du baina, era berean, irudiarekin sor daitezkeen arazoez ohartarazi du Onandiak: "Nerabeek mediku nahiz psigokologoak hurbilekotzat hartzeak, eta eskoletan presentzia izateak lagunduko luke"