Ukrainako errefuxiatuak
Yula: "Amak, anaiak eta hirurok beharko dugu zerbait gehiago aurrera ateratzeko"
Anaia eta amarekin iritsi zen Yula Oñatira, Kievetik. Oso eskertuta daude herrian jaso duten babesarekin baina laguntza ofizialetarako eskubiderik ez dutela esan diete. Lide Amilibia Jaurlaritzako sailburuordeak esan du herritarrek eskainitako etxeak bizitoki egonkorretarako bideratu nahi dituztela.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Hilabete da Yula, Max eta Tetiana Oñatira iritsi zirela. Gero, batxilergoa eta sukaldaritza ikasten, 5 urtez egon da hemen.Eta udazkenean, ikasketak amaitu, eta Ukrainara joan zen, bere hango familiaren ondoan, bizitzarekin segitzera. Uste baino lehen apurtu zen ametsa, ordea: "Tankeak ikusi orduko esaten dizu bihotzak handik irten behar duzula", kontatu dio Iñaki Guridiri. Orain, Larrañako zentruan gaztelerazko eskolak ematen dizkie herrikide errefuxiatuei. Amari ere erakusten dio euskara. Kuaderno batean hitzak idatzita ari da gure hizkuntza ikasten Tetiana.
Tetianaren euskara ikasteko koadernoa
Hemen familia bat zutela-eta zorteko sentitzen dira, eskertuta daude Oñatiko herritarrak emandako laguntza eskergarekin baina espero zuten erakundeetatik laguntza gehixeago. "Amak, anaiak eta nik beharko dugu zerbait aurrera ateratzeko", dio baina gizarte zerbitzuetatik jakinarazi diotela sei hilabete hemen egin arte ez dutela laguntzetarako eskubiderik".
Lide Amilibia: "herritarrek utzi dituzten etxebizitzak bizitoki egonkorretarako bideratu nahi ditugu"
Lide Amilibia Eusko Jaurlaritzako Gizarte gaietarako sailburuordeak jakinarazi du, Jula bezala, 1.500 izan litezkeela gerra lehertu zenetik Arabara, Gipuzkoara eta Bizkaira etorri direnak baina kopuru zehatza jakiteko zailtasun haundiak dituzte, erregistro ofizialik ez dagoelako. Horrek berak zaildu egiten du errefuxiatuentzako laguntza antolatzea eta espero dutela kontingentzia egitasmoa fintzea. Adibidez, herritarrek errefuxiatuentako eskainitako etxebizitzak ez dira oraindik betetzen hasi, Jaurlaritzak aurre ikusten baitu horiek bizitoki egonkorretarako bideratzea, lehen harrerako epearen ondorenenerako, beraz. Gehitu du, lehen bait lehen, pasa nahi luketela eszenaleku horretara baina Espainiako gobernuaren koordinatzen duela sistema eta ez dagoela argi banaketa nola egingo den. Jaurlaritzaren asmoa da hemen errotutako familiak edo eskola eremuan orain sortzen ari diren loturak ez haustea.
Lide Amilibia sailburuordea