BASURTO BIZIRIK
Aritz Arrizabalaga: "Susmoa dugu Jaurlaritzak beste osasun eredu bat ezarri nahi duela"
P.G. | EITb Media
Basurtuko erietxean osasun profesionalek protesta egiten dute ostiralero, bihotzeko kirurgia Basurtutik Gurutzetako eritetxera eraman nahi duelako Osasun Sailak. Basurtoko kardiologoak salatu du alde bakarreko erabakiak hartzen ari dela Jaurlaritza,osasun profesionalak aintzat hartu gabe.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Aritz Arrizabalaga Basurtuko kardiologoak salatu du behin eta berriro eskatu duten arren ez dutela Osasun sailburuarekin elkartzerik lortu. Bihotzeko kirurgia Basurtotik Gurutzetara eramateko erabakiak patroi bati jarraitzen diola iritzi dio eta ez diola soilik Basurturi eragiten: "Tantaka-tantaka doan prozesu bat da eta edalontzia hustutuzen ari da. Basurtun, Genetika laborategia eraman zuten lehenik Gurutzetara; pediatria onkologikoa ondoren eta orain ezin ditugu zerbitzu horiek eskaini. Ikusten dugu ez dela Basurtuko kontu bat bakarrik, Bidasoako ospitalean ere antzeko zerbait gertatzen ari da, Donostiako onkologikoa fundazioan, Gasteizko Santiagon...."
"Faktoria" saioan egindako elkarrizketan, Arrizabalagak kritikatu du Osasun saila erabakiak alde bakarrez hartzen ari dela osasun profesionalen iritzia kontutan hartu gabe, arrazoi teknikoak eta klinikoak argudiatzen dituen arren. Bihotzeko kirugien kasuan, zerbitzuen auditoriak egiteko eskatu du, baiBasurtun eta bai Gurutzetan eta batu behar badira, zerbitzurik onena eskaintzen den lekuan batu daitezela.
Arrizabalagaren ustez, Jaurlaritzakospitale handi indartsu bat ezarri nahi du ereduaren gunean, Gurutzeta, "eta, gainerakoetan, apurka-apurka, arreta soilagoa eskaintzera bideratu".
Bihar ere, ostiralero legez, protesta egingo dute Basurtuko osasun profesionalek atarian.