Txernobylgo haurrak
Zorione Galdos: "Anna ikusi eta gero, emozioz gainezka jarraitzen dugu, bideoa ikusteari utzi ezinik gaude"
P.G. | EITb Media
Anna urtetan Euskal Herrira etorri diren Txernobylgo haur bat da. Mikel Ayestaran lankideak hunkituta hitz egin du "Faktoria"n Annarekin bat egin zuen uneaz: " Izugarria izan zen, kotxea bere etxe aurrean utzi, bere izena esan eta ze patxadakin egon zen gurekin. Oso momentu polita izan zen".
Your browser doesn’t support HTML5 audio
"Faktoria"n elkartu ditugu Zorione Galdos, Annaren Oñatiko ama eta Mikel Ayestaran EITBren bidali berezia Ukrainan. Ayestaranek kontatu digu bidaia luzea egin zuela Annaren herriraino iristeko, gerraren ondorioz errepideak oso txarto daudelako. Kontatu digu soldadu errusiarrek okupatu zuten lehen zonaldea dela hura baina gerra ondoan izan arren Annaren herrian bertan ez dituztela soldadu errusiarrak ikusi, herria bera aparte samar dagoelako. Annaren etxea zutik, bizilagunak inguruan bizirik, han oraingoz, ez dela exodorik izan ere kontatu digu baina halare, lau egun sotoan gordeta pasa behar izan zituztela gogoraraziz. Izan ere ziurgabetasuna handia da eta kezka izan badago, errusiarrak itzuliko ote diren. Oraintxe, argindarrik eta telefonorik gabe daude baina badute gasa.
Zorione Galdos, Annaren Oñatiko amak bere aldetik, gaur lasaiago egin dutela lo adierazi digu, Annaren hitzak burua ndituztela eta bideoa behin eta berriro ikusten dutela. Egun txar asko pasa dituztela ez zekitelako Anna ondo ote zegoeen: "bere irirbarreea ikustea, bera iustea, Anna gertu sentitu arazi digu aste askoren ondoren. Hunkigarria izan da".
Zorionek galdera asko egin nahi dizkio Annari eta kezkatuta, Annaren amarekin dago: "Amak begirada latza erakutsi zuen". Txernobilgo haurrak hartzen dituzten euskal familiei buruz, Zorionek aipatu du euskal familia askok ez duela oraindik bere Ukrainako haurren berri. 200 bat familia dira guztira, "15ek honezkero eurekin harremanetan jarri ahal izan dugu baina ezin duzu erabat lasai egon. gure kezka ere bada emozionalki nola egongo diren, zer ikusi ote duten...".