Itzulia Mallabian
Txurru: "Kalean jendearekin lanean aritzea, egokitu zaidan lanik gustukoena da"
Ainhoa Urretabizkaia | EITb Media
Egoitz Txurruka mallabiarra da, eta Itzuliaren laugarren etapa bertan bukatzen zela aprobetxatuta berarekin hitz egiteko aprobetxatu dugu; telebistako zein irratiko ibilbideaz aritu gara.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Azkenaldian "Txurru" ETB 2 kateko "Nos echamos a la calle" saioan ikusten dugu, baina aurretik telebistan zenabt lan egindakoa ere bada; tartean "El Conquis" saioan eta ETB 1eko "Gu ta gutarrak" lehiaketan parte hartu zuen. Irratirako saltoa egin zuen ondoren, eta Gaztean eman zituen urteei buruz ere mintzatu gara. Bere ibilbidean ondoan izan dituen kazetari batzun ahotsak ere bildu ditugu: zehazki, Aitor Albizua eta Julen eta Antton Telleriarenak.